Palestinako partidan «futbola ez zen garrantzitsuena izan»
«Arlo emozionalak eta zelai barruan eta kanpoan bizi izandako batasun giroak markatutako hitzordua» izan zela azpimarratu zuen atzo, bere balorazioan, Euskadiko Futbol Federazioak.

«Futbola ez zen inoiz garrantzitsuena izan», nabarmendu zuen atzo Euskadiko Futbol Federazioak, Euskal Selekzioak Palestinaren aurka jokatutako partida baloratzeko orduan, eta azpimarratu zuen «arlo emozionalak eta zelai barruan eta kanpoan bizi izandako batasun giroak markatutako hitzordua» izan zela.
«Sirena hotsak, neska-mutilen ordez arrosa zuriak zituzten jokalari palestinarren agerpenak, 90 minutuetan Palestinaren alde entregatutako zaleak eta bi selekzioen arteko anaitasunaren azken ohorezko itzulerak pertsona guztien -horietako asko bizi izandakoak hunkituta- erretinan utzi zuten nekez ahaztuko duten oroitzapen bat», gaineratu zuen Euskadiko Federazioak.
Horrekin batera, nabarmentzekoa da San Mames bete egin zela, 51.396 ikuslerekin, eta partidaren emanaldiak «audientzia zenbaki bikainak» lortu zituela, 350.000 ikuslerekin, %21,5eko audientzia, eta urteko saiorik ikusiena izan zela ETB1en.
Gainera, nabarmentzekoa da topaketak nazioartean izan zuen oihartzuna. Bizkaiko hiriburuan, besteak beste, Al-Aaraby TV, Al-Jazeera TV, Deutsche Welle, France TV, “La Repubblica”, “Le Point”, “L 'Équipe”, “The Guardian” eta Tuttosport hedabideak izan ziren, eta San Mamesen 200 profesional baino gehiago jardun ziren.
Horrekin batera, Euskal Selekzioak bere esker ona adierazi nahi die klub guztiei (Athletic, Osasuna, Alaves, Elx, Girona, Panetollikos, Reala, Udinese eta Levante) eta partida egiten lagundu zuten jokalariei.
Era berean, aurreratu zuen laster diru bilketaren datu ofizialak emango dituela, eta Mugarik Gabeko Medikuentzat izango dela, «topaketa honi lotutako konpromiso solidarioaren ondorioz».

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
