Thriller gogoetatsua zientzia-fikzioaren ertzetan

Alberto Gastesi donostiarrak “Gelditasuna ekaitzean” film ederra estreinatu eta hiru urtera aurkeztu du “Singular”, bere filmografian pauso nabarmen eta ausarta. Semea hil eta hamabi urtera, Dianak eta Martinek lakuko etxe zaharrera itzultzea erabaki dute, asteburu bat igarotzera. Hildako semearen antza duen gazte misteriotsu bat agertuko da, eta antzinako sekretuak azaldu dira.
Zientzia-fikziozko elementuak dituen filmak bide ezohikoetatik eramaten du ikuslea. Ez, behintzat, askok espero duten bidetik; ez espero “Blade Runner”-en tankerako zerbait ikustea. Pertsonaiak ditu oinarri, eta horien keinu, begirada zein traumak dira gure barneko galderei erantzun isilak eskaintzen dizkietenak.
Azalpenean zientzia-fikzioa dago, baina istorioa hiru pertsonaiaren bidez kontatzen da. Galdera existentzialak agertzen dira, baina beti pertsonaien barrutik jaiotzen direnak. Filmak ez du teknologia soilik azpimarratzen: adimen artifiziala bigarren planoan geratzen da, eta lehen lerroan gizatasuna kokatzen da -beldurrak, traumak eta kontraesanak-.
Film itxi, esplikatibo eta ekintzak etengabe azpimarratzen dituzten horietakoak maite dituzten ikusleentzat “Singular” ez da bide erosoa izango. Pelikula anbiguotasunaren ertzetan dantzatzen da, eta ikusleari ez dio ezer murtxikatuta ematen; norberaren esku geratzen da haren zati sakabanatuekin puzzlea osatzea. Thrillerraren tentsioa du oinarrian, baina amaieran zientzia-fikzio gogoetatsu, poetiko, pertsonal eta intimo bihurtzen da.
Benetan eskertzen da halako filmak agertzea, ikus-entzulea izaki inteligentetzat hartzen dutenetakoak; gure interpretazio-goseari arnasa ematen dioten lanak dira, galderak erantzunen gainetik jartzen dituztenak.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda
