sare sozialetan aritzeko mugak
Abenduaren 10etik aurrera, Australiako hamasei urtez azpiko gazteek ezin izango dute erabili Instagram, TikTok edota Facebook.

Mia Bannister emakume australiarrak tatuatuta darama Ollie bere semearen aurpegia. Gazteak bere buruaz beste egin zuen, sareetan jasandako jazarpenaren ondorioz. Hori dela eta, ama buru-belarri borrokatu da sare sozialak debekatzen dituen lege baten alde. Abenduaren 10etik aurrera, hamasei urtez azpiko gazteek ezingo dituzte Instagram, TikTok, Facebook eta Reddit sare sozialak erabili, Australiako Gobernuak berretsitako lege baten ondorioz. «Lege hori urtebete lehenago ezarri balitz, Ollie ziurrenik bizirik egongo litzateke», deitoratu du Ollieren amak. Olliek ziberjazarpena pairatu zuen nerabezaroan. Horrez gain, anorexia zuen: TikTok, Snapchat eta YouTube plataformetan anorexiara bultzatzen duten edukiak kontsumitzen zituen. Amak, gaixotasunaren berri izan zuenean, sare sozialetara jo zuen. «Ez nekien zer nolako eragina izan zezakeen horrek», adierazi du. Hala eta guztiz ere, legeak kritikak jaso ditu azken asteetan. «Gazteei betoa jarri beharrean, nahiago nuke plataforma horietan segurtasun baldintza gehiago ezartzea», adierazi zuen Catherine Page Jeffery Sydneyko Unibertsitateko irakasleak.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
