Gabon filmak
Olentzero eta Mari Domingi, turroiak, gabon kantak… eta pelikulak. Pelikulak, bai. Nire kasuan behintzat, Gabonak izaten ziren umetan zinemara gehien joaten ginen sasoia, eta garai hau iristen den aldiro zazpigarren artearen espirituak nire barnean distira berezi batez egiten du dir-dir. Sarritan galdetzen didate Eguberrietan ikusteko gogoa pizten zaidan filmen inguruan, eta gehienetan bi izenburu etortzen zaizkit burura, ia automatikoki: “Etxean bakarrik” eta “Gremlins”.
Lehenengoaren istorioa Eguberrietan kokatzen da. Kevin McAllisterrek zortzi urte ditu, eta familia osoa oporretara doa, baina zoriaren (eta nahasmenaren) ondorioz, Kevin etxean bakarrik geratuko da.
Zazpigarren artearen Gabonetako oparirik ospetsuena, ordea, Mogwai bat da: Randek bere seme Billyri oparituko dion maskota bitxi eta xarmagarria. Asko gara egun hauetan “Gremlins” ikustea aukeratzen dugunok. Bide batez: urtarrilaren 2an Hernanira gonbidatuta zaudete, izan ere, Hernani Zineklubaren barnean, euskaraz bikoiztuta eskainiko dugu, doan.
“Love Actually” edota “The Nightmare Before Christmas” ere ezin aproposagoak dira sasoi honetarako; mantapean, goxo, ikustekoak.
Azken gomendioa: 2023ko “The Holdovers”. Oporrak elkarrekin pasatzera behartuta dauden hiru pertsonaiaren istorioa kontatzen du. Xumea, hunkigarria… ederra.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
