Gipuzkoako egoitzetako langileen manifestazioa, 50. greba egunean
50. greba eguna bete zuten atzo Errenteriako Sagrado Corazon (Eulen Sociosanitario), Donostiako Villa Sacramento (Domusvi-Mitie), Txara II (Biharko Gipuzkoa) eta La Paz (GSR), Zumaiako San Juan (Clece mayores) eta Zumarragako Argixao (Gerozerlan-Matia) erresidentzietako langileek; azaroaren 21ean hasi ziren. Atzo manifestazioa egin zuten Donostian.
Gipuzkoako erresidentzietan «urtean zehar gutxieneko zerbitzuekin lan egiten dugu», salatu zuten beharginek. «Jaurlaritzak %90era handitu ditu erresidentzietako gutxieneko zerbitzuak. Agerian uzten du eskasegiak direla plantillak», nabarmendu zuten.
Sektore osoa dago grebara deitua hitzarmenaren alde egiteko. Hala, Donostiako Txara erresidentziatik abiatu zuten manifestazioa eta Lakuako Lan Ordezkaritzaren aurrean geldialdia egin zuten, «auziari konponbidea emateko ez duela esku hartzen salatzeko».

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
