Larrialdietako kronika frenetikoan murgilduta

Pittsburgh Trauma Medical Center ospitaleko larrialdi zerbitzuan girotutako “The Pitt” telesailaren bigarren denboraldia iritsi da. Lehen denboraldian bezala, bigarrenean ere egitura zorrotz eta ausartari eusten dio telesailak: hamabost atal, lanegun bakar baten barruan. Larrialdietako taldearen txanda osatzen duten hamabost orduak ia denbora errealean erakusten dira. Hamabost ordu, hamabost atal.
Bigarren denboraldiaren abiapuntua, gainera, karga emozional handikoa da: Michaelek urte sabatikoa hartzea erabaki du, eta ikusleak haren azken laneguna biziko du protagonistarekin batera. Hortik aurrera, aurreko denboraldiko eskemari jarraikiz, pazienteak, kasuak eta muturreko egoerak bata bestearen atzetik etorriko dira, larrialdien erritmo basatian, atsedenik gabe.
Eskema horrek tentsioa, urduritasuna eta larritasuna areagotzen ditu, bai pertsonaiengan, bai eta ikuslearengan ere. Telesailak ez du arnasa hartzeko aukerarik ematen: erritmoa etengabea da, bizia, ia itogarria, frenetikoa.
Horrez gainera, nahiko gordina da, zentzu guztietan: hildakoak daude, odola, zaurien lehen plano mingarriak, paziente histerikoak eta langileen zein nagusien arteko talkak. Ez du ezer estaltzen, ez du begirada baztertzen. Dramatismoa ugaria da, baina ez da hutsala: gizatasunak ere badu lekua.
Aktoreen lana telesaileko zutaberik sendoena da. Pertsonaia sorta paregabearen bidez, telesailak laneko neke kronikoa, erruaren pisua eta deshumanizazioaren prozesu isila aztertzen ditu. Ospitaleko belaunaldi, kultura eta hierarkia desberdinen mosaikoa osatzen dute, eta horren bidez lana prekarizazioa, baliabide eskasia eta eguneroko dilema etikoak agerian jartzen dira.
Lehen denboraldia bikaina izan zen, eta bigarrenak mailari eusten dio!

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
