Zuhaitzak
Tamaina ertaineko koaderno batetik moztutako orri zuriari bi eskuekin heltzen zion Mosab Abu Tohak kameraren bestaldean geundenok orrian zirriborratutakoa ondo ikus genezan.
Onondaga nazioaren lurretatik (gaur egun Syracuse bezala ezagutzen den lurraldea, AEBko New York estatuan) mintzo zitzaigun 2023tik han bizi baita familiarekin batera, “Arriskuan dauden akademikoak” programaren bitartez Syracuse Unibertsitateak eskainitako irakasle bisitari kontratuari esker. Genozidioa hasi zenetik Israelek hildako familietako kideen izenak biltzen aritu da Palestinako poeta, familia horiek omendu eta aldi berean haien desagerpena dokumentatu nahian. Orriko zirriborroa, hain zuzen, eskuz egindako zuhaitz genealogiko bat zen; jadanik existitzen ez den familia baten zuhaitz genealogikoa. Koadernoak bete ditu Tohak haiekin.
“Forest of Noise” (Zarata basoa, 2024) Toharen bigarren (eta oraingoz azken) poema liburuaren azalean akuarelaz margotutako zuhaitz bat agertzen da. Ondo begiratuz gero, ordea, zuhaitza beharrean esku bat dela ohartuko gara, eta zuhaitzaren adartzat jotako horiek hatzak direla, zeinetatik hosto txiki berdeak loratu diren. Bizian zein hilean palestinarren eta lurraren arteko harremanaz mintzo dira poemak, eta ahotsaren garrantziaz, poetarena zein hondakinen azpian lurperatutakoena.

«Los abusos judiciales que nacieron en Euskadi alcanzan hoy al PSOE»

«La decisión de restaurar en el trono a Reza Pahlevi es de Israel»

«Que el 51% de los nuestros esté en el ‘grupo fuerte’ del MIR es un sueño»

«Que alguien se apunte y recurra»; sabotaje a una OPE en Errenteria
