Paperen faltan, memoria
Dena aldatu zen egunean ez nintzen ezertaz jabetu. Gerora, urteak eman nituen aitaren bulegora joaten eta hamaika marrazki egin nituen bere mahaian. Oraindik ez nekien lantokia zuen auzo horretan marrazkiak odolez egiten zirela, balaz jositako lurrean.
Dena aldatu zen egunean hiru urte besterik ez nituen. Damu naiz aitari lan egiten zuen auzoan egin zituen lagunen inguruan gehiago ez galdetzeaz. Damu naiz orain gutxi arte amari bere lankide izandako emakumeek greba testuinguruan jasan behar izandako irain eta egoerez ezer gutxi galdetu izanaz.
Baina memoria kolektiboan eraiki dugun tokikoa naiz. Egia zor digutenen mespretxuaren aurrean, dena aldatu zen egun hartako istorioak ahoz aho zabaldu dira. Justizia faltaren aurrean, elkartasun usaina dario Zaramagari; atariak eta etxea zabaldu zituzten auzokideek poliziarengandik ihesi zihoazenei prestatutako kafearena, hain zuzen. Memoria ezabatu nahi digutenen indiferentziaren aurrean, hormen zuriaren isiltasuna gorriz idatzitako mezuekin apurtzen dugun hirikoak gara; 1976ko martxoaren 3an norbaitek espaloian odolez «Justizia» hitza idatzi zuen lekukoak. Erreparazio paperik ez da guretzat izanen, baina kanpai hotsak oraindik entzuten dira, eta gu mututu ezinen duten melodiaren partituraren notak gara.

Buscan testigos que pudieron ver a «Basajaun» con vida en Bilbo

Krisiaren ondorioz lur jota, «pagozelaia» astindu nahi dute

El negacionismo de la Berlinale acaba en fuego cruzado: dejemos que arda

Denuncian la «desproporcionalidad» de la actuación sobre los aficionados
