GARA

BISUBIK EMAKUMEEN EKARPENA AITORTU DU

Bisubik, lehen aldiz, Bizkaiko emakume sukaldariak bildu ditu, gastronomia sektoreari egiten dioten ekarpena ikusarazteko.

Bizkaiko ostalaritzan jarduten duten emakume sukaldarien ordezkaritza, Miren Elgarrestarekin.
Bizkaiko ostalaritzan jarduten duten emakume sukaldarien ordezkaritza, Miren Elgarrestarekin. (BISUBI)

Bisubi Bizkaiko Sukaldarien Bilkura Fundazioak Bizkaiko ostalaritzako hainbat lokaletako sukaldarien ordezkaritza bat bildu zuen atzo goizean, lehen aldiz, gastronomia sektorean emakumeen presentzia ikusarazteko. M8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatzen diren jardueren barruan, eta Emakunderen laguntzarekin, Bisubi Fundazioak sektoreko emakumeen sare egonkor baten sorrera bultzatu nahi du, hemendik aurrera ekimen parte hartzaileak sustatzeko, sukaldeetan historikoki egin duten lana proiektatu eta aitortzeko, eta lurraldeko panorama gastronomikoan duten presentzia eta ahotsa indartzeko. Ekintza horrekin, Bisubi Fundazioak bat egiten du datorren Martxoaren 8ko kanpaina orokorraren leloarekin; «Eman lekua berdintasunari» horri gehitu dio «Gastronomiaren sektorean ere bai», emakumeek lurraldearen izaera gastronomikoaren eraikuntzan izan duten eta betetzen jarraitzen duten funtsezko rola aldarrikatzeko. Ekimenean parte hartu zuten emakumeek argazki bateratu bat egin zuten, jaka zuria eta mantala jantzita, Bizkaiko sukaldeetan lan egiten duten emakumeen lana sinbolizatuz.