Geure jostailuak
Duela egun batzuk argitaratu zen “Toy Story 5” filmaren trailerra, eta, ekainera arte zinemetara iritsiko ez den arren, lerro batzuk eskaini nahi dizkiot hain maitea dudan saga honi. Film berrian, Buzz Lightyear, Woody, Jessie eta gainerako taldekideek erronka berri bati aurre egin beharko diote: Lilypad izeneko tabletari. Hots, betiko jostailuek teknologiaren eta pantailen mehatxua izango dute aurrez aurre.
“Toy Story” sagak funtsezko tokia betetzen du animaziozko zinemaren historian eta, oro har, herri kulturan. Ordenagailuz erabat animatutako lehen filma izateaz gain, istorioak kontatzeko modu berri baten hasiera ere izan zen. Eragin tekniko iraultzailea izan zuen, baina bere benetako ondarea berrikuntza bisualetik harago doa; adin guztietako ikusleak hunkitzeko eta haiekin konektatzeko duen gaitasunean datza.
Hasieratik erakutsi du familiari zuzendutako filmak inteligenteak, dibertigarriak eta, aldi berean, gogoetatsuak ere izan daitezkeela. Pantailan agertzen diren pertsonaiak jostailu hutsak baino gehiago dira; gure haurtzaroaren ispilu txikiak ere badira, gure beldurrak eta gure ametsak islatzen dituzten lagunak. Bereziki hirugarren atala nabarmenduko nuke; maisulana iruditzen zait, bere sakontasun emozionalagatik eta itxiera narratibo bikainagatik.
“Toy Story” animazioa birdefinitu duen kultur fenomenoa da.

Otegi se marca un Arzalluz, Esteban le da al eslogan y Pradales cuela trampitas

Nueve miembros del equipo rectoral derrotado de EHU, altos cargos del PNV

EH Bildu, con «certidumbre» y «sin ansiedad» hacia una República vasca

«Si hay un acuerdo con el estatus, será porque supone un salto»
