G.I.
HERNANI
L´INCONNU DE LA GRANDE ARCHE

La Defense Arkuaren istorioa

Stephane Demoustier-ek zuzenduriko “L’inconnu de la Grande Arche” filma zinema aretoetara iritsiko da. Umore ukitu sotilak dituen drama politiko honek, Cannesko Zinema Jaialdiko Un Certain Regard sailean parte hartu zuen eta hainbat jaialditan harrera beroa jaso du.

Benetako gertakarietan oinarrituta, filmak Parisko XX. mendeko mugarri arkitektoniko esanguratsuenetako baten, Arche de la Defenseren, hots, La Defense Arkuaren eraikinaren sorrera kontatzen du. Istorioaren ardatza Johan Otto von Spreckelsen arkitekto ezezaguna da; bere ikuspegi artistikoa defendatu beharko du joko politiko eta instituzionalen aurrean.

1983. urtean, Estatu frantseseko gobernu berriak historiako arkitektura-lehiaketa handienetakoa abiatu zuen. Nazioarteko estudio entzutetsu guztiek parte hartu nahi zuten, baina irabazlea ezustean iritsi zen: Spreckelsen, Kopenhageko arkitektura-irakaslea, ordura arte ezezaguna zena. Berrogeita hamar urte zituen eta, aurrez, lau eraikin baino ez zituen diseinatu: bere etxea eta hiru kapera txiki. Itxaropen politiko eta ekonomiko handiak zekartzan proiektu erraldoi baten buru izateko ardura hartu zuen, modernitatearen eta boterearen sinbolo bihurtuko zenarena.