Sektak, erlijioa eta musika

Sektak, erlijioa eta musika. Horiek dira Mona Fastvold zuzendari norvegiarrak zuzendu duen “The Testament of Ann Lee” film luzearen oinarri nagusiak. Gidoia Fastvoldek berak idatzi du Brady Corbetekin -“The Brutalist” film txalotuaren zuzendariarekin-; Fastvold bera ere film horren gidoilarietako bat izan zen.
Benetako gertakarietan oinarrituta, istorioaren muina Ann Lee lider erlijiosoaren bizitza da. XVIII. mende amaieran Shakers mugimendua sortu, eta Ameriketako Estatu Batuen historiako komunitate utopiko handienetako bat eraiki zuen. Bere jarraitzaileek Jesu Kristo femeninotzat hartzen zuten, eta fededunek otoitz egiten zioten abestuz eta dantzatuz, gorputza eta fedea bat eginda. Lider eta aitzindari erlijioso horren papera Amanda Seyfried aktoreak egin du; bere interpretazioak hainbat izendapen eta sari ekarri dizkio, pertsonaia historikoaren intentsitatea eta kontraesanak bikainki gorpuztu dituelako. Seyfriedekin batera Thomasin McKenzie, Lewis Pullman eta Stacy Martin agertzen dira, besteak beste. Istorioa garatzeko ideia “The World to Come” (2020) lanaren filmaketa amaitzen ari zela bururatu zitzaion Mona Fastvoldi, zehazki shakerren ereserki bat entzuten ari zela, azaldu duenez. Celia Rowlson-Hallek berrinterpretatutako dozena bat ereserki tradizional baino gehiagoren bidez, eta Blumbergen jatorrizko musikarekin, filmak esperientzia bisual eta soinudun murgiltzailea proposatzen du.
FILMAREN EZAUGARRIAK
“The Brutalist”-eko gidoilarietako baten lan berria dela kontuan hartuta, zaila da “The Testament of Ann Lee” aipatzea Corbeten filmera jo gabe; izan ere, bi filmek hainbat ezaugarri partekatzen dituzte. Biak zeluloidean filmatuta daude -kasu honetan, 35 mm-an-; iraupen luzea dute (nahiz eta hau zertxobait laburragoa izan); eta biek Daniel Blumbergen musika dute.

Vuelco en la Ertzaintza: Euspel gana y rompe con 20 años de hegemonía

EH Bai destaca el notable aumento de alcaldías abertzales de izquierda

«Aroztegiaren borroka irabazita alferrik da literaturatik jarraitzea»

Aberri Eguna euskal lurralde guztietan jai ofiziala egiteko deia Lizarratik
