Aitatasuna eta immigrazioa Tokion
Bi urteko atzerapenaren ostean iritsiko da Guillaume Senezek zuzendutako “Une part manquante” filma. Egunero, Jayk bere taxia gidatzen du Tokioko kaleetan zehar, Lily alabaren bila. Bederatzi urte daramatza Lily ikusi gabe, familiako gatazka baten ondorioz. Amore eman eta Estatu frantsesera itzultzeko prestatzen ari denean, Lily bere taxira igoko da… baina ez du aita ezagutzen. Galdutako denbora berreskuratzeko asmoz, Jayk bere askatasuna arriskuan jarriko du Japoniako kaleetan zehar egindako ihesaldi batean. Ustekabeko topaketa gisa hasten dena, sistemaren eta ahanzturaren aurkako lasterketa bihurtuko da.
Pelikulak ez du aitatasuna soilik lantzen; immigrazioaren gaia ere presente dago. Zuzendariak hala azaldu du: «Nire hasierako ideia herrialde aberatsago batera doan atzerritar baten istorioa kontatzea zen, hizkuntza, erlijio eta kultura desberdinekin. Pelikularen gai nagusia agerikoa da -Japonian banandu ondoren seme-alaben zaintzaren egoera-, baina obrak beste gai oso garrantzitsu bat ere jartzen du agerian: alteritatea. Neure buruari galdetu nion ea egongo ote zen gauzak beste modu batera esploratzeko modurik, ikusle bat, ni bezalakoa, beraiekin identifikatu ahal izateko».

Otegi se marca un Arzalluz, Esteban le da al eslogan y Pradales cuela trampitas

Iriart ezkerreko abertzalea da Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria

¿Está el modelo D con PAI camino de la extinción?

Currin eta Kelly entzun gabe abiatu da Urrutikoetxearen aurkako epaiketa
