Gipuzkoako egoitzetan greba amaitzeko proposamena egin du ELAk
Gipuzkoako erresidentzien patronal batzuei, LHK-CRLren bidez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari proposamen bat aurkeztu die ELA sindikatuak 140 egunetik gorako grebaren ondoren «gatazkari irtenbidea emateko».
Atzo adierazi zuenez, sindikatuaren proposamenak langileen aldarrikapen nagusiak jasotzen ditu eta egungo egoera gainditzeko neurriak planteatzen ditu. Negoziazio kolektiboan aurrerapauso «esanguratsurik» egon ez delako luzatu dela gatazka uste du ELAk.
2025. urterako %3,7ko eta 2026. urterako %2,6ko soldata igoerak, gaztetze eta lan osasuneko neurriak, euskara ikasteko baliabide ekonomikoak ematea eta langile guztiek kontratu finkoa eta lanaldiaren %100 izatea zehazten da, besteak beste.
Horrela, Foru Aldundiari gogorarazi dio sektoreko langileen ia erdiek lanaldi partzialeko kontratuak dituztela, eta ehuneko hori %55era igotzen dela Kabia erakunde autonomoaren mendeko zentroetan. Horien ardura zuzena Aldundiarena da. Halaber, urtean 10.000 eurotik gorako soldata arrakala dagoela salatu du sindikatu honek.
Beraz, ELAk Aldundiari eskatu dio apirilaren 23rako aurreikusitako hurrengo negoziazio mahaian parte hartu dezala, aurkeztutako proposamena eztabaidatu eta negoziazioari bide emateko.

«Ohorea izan da Zarauzko alkatea izatea; plazera ez beti, gogorra ere izan delako»

«Zaila da memoria lantzea, jende aunitzek ez du arbasoen ardura ikusi nahi»

Militares israelíes piden detener las acciones «terroristas» de los colonos

«Hemos gestionado grandes proyectos en una legislatura dura»
