Azalaren kolorea
Udaberria aurrera doan heinean eta eguzkia indarra hartzen doan heinean ohikoa izaten da jendearen azala beltzaran jartzen hastea, edota, batzuen kasuan, kolore gorrikoa.
Azken finean, neguan azalak eguzki gutxi hartzen du eta izpi ultramoreak jasotzera ohitu gabe egoten da. Neguko izpiek, gainera, ez dute indar nahikorik azalari kolorea emateko, kondizio jakinetan izan ezik. Baina behin udaberria aurrera doala, izpiek indarra hartzen dute eta ohitu gabe dagoen azala erraz erre.
Askotan esaten da mendian eguzkiak errazago jotzen duela itsasertzean baino, eta halaxe da. Zergatik? Lurrak eguzki izpiez babesteko ozono geruzaz gain, atmosferako gas eta partikulak ditu. Eguzki izpi horiek geruza hori zeharkatu behar dute gugana iristeko. Zenbat eta geruza gehiago, orduan eta ahalmen gutxiago izpiek. Aldiz, altueran gora joan ahala, izpiek indar handiagoa, geruza txikiagoa zeharkatu behar baitute.
Horregatik da errazagoa mendian erretzea, hondartzan baino. Horregatik eman behar da krema maizago mendian hondartzan baino. Eta oroitu babes zenbakiak erakusten duela zenbat minutuz behin komeni den krema ematea. 50 zenbakia bada, 50 minutuz behin eta horrela.
Zuek ez dakit, baina nik aukeran nahiago mendian hartzen den kolorea, hondartzan hartzen dena baino.

Hilario Urbizu iheslaria Mexikon hil da, 45 urte itzuli ezinik eman ostean

Otegi se marca un Arzalluz, Esteban le da al eslogan y Pradales cuela trampitas

Iriart ezkerreko abertzalea da Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria

¿Está el modelo D con PAI camino de la extinción?
