Herriarena?
Astelehen goizeko errepaso azkar bat prentsari: aita santuaren Afrikako bira; AEBren mehatxua Ormuzen; Peruko hauteskundeak eta, Hungaria. “El País”-en izenburu epikoak (webgunean lehenik) hau dio: “Peter Magyar oposizioko liderrak Hungariako hauteskundeetan erabateko garaipena lortu eta Orban aroko 16 urteei amaiera eman die”. Badirudi albisteek herrialde osoko kaleetatik datorren oihu kolektibo bati erantzuten diotela. Buruan dut 2023an Budapestera eginiko bidaia. Erdialdean Orbanen erregimenaren kontrako manifestazio masibo batekin topo egin genuen. Bertan azaldu ziguten halako elkarretaratzeak gero eta sarriago egiten zirela, kontrol eta zigor asko izan arren. Herriak nahi zuena lortu du, alegia. Hala al da? “New York Times”-ek hau zioen atzo: «Hungariako hauteskundeak zentro-eskuinaren eta eskuin autoritarioaren arteko lehia dira eta Magyarrek irabazteko aukera izatearen arrazoia da Orbanek defendatzen dituen gauza guztiak onartzen dituela: Magyarrek migrazioari aurre egiten jarraitzearen alde bozkatu zuen». Gehiago: iaz, 100.000 lagunek Budapesten Orbanek gay pride desfile bat debekatzeko egindako saiakerari desafio egin ziotenean, Magyar ez zen bertaratu. 2023ko bidaian ere ikasi genuen «magyar» hitzak «hungariar» esan nahi duela. Herriarena, beraz?

Icono de una época, profesor y pensador abertzale de izquierdas

«Kixkur», presoen itxaropenen eta ezkutuko herriaren idazle

«No es conflictividad, es conciencia de clase, trabajar y vivir en Aiaraldea»

Xabier Sánchez Erauskin, periodista comprometido y muchísimo más
