Assad NIYAZI AFP
KLIK

Antzinako Ur hiriko zigurata berritzen

Zigurat Handia zaharberritzeko lanak egiten ari dira antzinako Ur hirian -gaur egun, Dhi Qar probintzian dago, Irak hegoaldean-; hain justu, munduko hiru erlijio monoteisten patriarka Abrahamen jaioterritzat hartzen da hiri hori. Antzinako sumertarrek egun Irak den leku horretan eraikitako egituretako bat da zigurata eta jainkoen bizilekutzat zuten. Tontorrean zuen tenplua mugaturik egoten zen: erlijio gizonak eta kidekoak soilik sar zitezkeen. Herrialdeko Antzinako Ondarearen Agintaritza kontu handiz ari da berritze lanetan.