Hilaren 14an abiatuko da «abere okupazioa» Marienian
Marieniako lurren defentsarako militanteek ez dute amore emateko asmorik, eta beste borroka egun bat antolatu dute ekainaren 14rako. Arrazoi ekologikoek eta lurrak elikadurarako duen funtzioak interes pribatuei eta etekin goseari gaina hartzeko unea dela uste dute. Horretarako, azpimarratu dute lur horietako eraikuntza lanak «behin betiko» bertan behera gelditu behar direla eta lursaila laborantzara bideratu behar dela. Ipar euskal herritarren etxebizitza beharra asetzeko bestelako aterabideak topatu behar direla ere nabarmendu dute, «artifizializazioa baztertu» behar dela.
PROTESTARAKO DEIA
«Herri mobilizazioa» da garaipenerako «berme bakarra». Hala, hilaren 14an «ardi errebelde» batzuk eramanen dituzte Kanboko lurretara, laborantzarako eremua izan behar dela aldarrikatzeko. «Abereen okupazioa» ez da jarduera bakarra izanen, egun osoko egitaraua prestatu baitute. Hala, 10.30ean hasiko da eguna, arditegiaren eraikuntza lanekin. Jarraian, lurren aldeko borroken topaketen txanda izanen da; eta ondotik helduko dira ardiak. Elkarrekin bazkaria egin ostean, antzerkia, musika eta beste animazio batzuk izanen dira. Ez da lur horietan desobedientzia ekintza bat eginen duten lehen aldia, eta borrokan jarraitzera deitu dute.

«Zorabiagarria eta dramatikoa izan zen 2000-2003 aldia»

EH Bildu sigue al alza, UPN retrocede y PSE y PSN caen, según EITB Focus

Canciones y polen inflamable para no valorar los porrazos de Loiu

«La FIFA está actuando de la manera más avariciosa en este Mundial»
