Txillardegi gaztea hiri handira itzuli da klasiko bihurtuta
Bilbo Zaharra euskaltegiaren Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren aurtengo protagonista izango da datorren ostegunean Txillardegiren “Leturiaren egunkari ezkutua” (1957). Lehen euskal nobela modernoaren hasierako lerroei Joseba Sarrionandiak jarriko die ahotsa.

Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Klasikoen Irakurraldi Jarraituak 19. edizioa beteko du aurten, eta euskal kulturgintzan erreferentziazko ekimena da dagoeneko. Bilboko Udalak, Bizkaiko Aldundiak eta Laboral Kutxak babesten duten ekimena Arriaga antzokian izango da, datorren ostegunean. Bertan Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” (Antigua, Donostia, 1929ko irailaren 27a - 2012ko urtarrilaren 14a) hizkuntzalari, soziolinguista, idazle eta politikariaren “Leturiaren egunkari ezkutua” (1957) nobela irakurriko dute ehunka pertsonak, txandaka, 8.00etan hasi eta 14.00ak arte.
Ferrolen soldadutzan zegoela idatzi zuen nobela egileak. Bilbon Ingeniaritza ikasketak egiten ari zela ikasi zuen euskara, bere kabuz. Joseba Sarrionandiak: «Nobela hau urbanoa da ere lehen pertsona dagoelako, eta hori oso bitxia da, zeren ezin dugu imajinatu euskaldun batek hirian harreman normala izango duenik euskal testuinguru batean. Nire ustez, lehen pertsona ia obligatua da intimitatea islatzeko, euskalduna, hirian eta modernitatean, kondenatuta dagoelako bakardadera».
Txillardegik euskal kulturgintzari egin zion ekarpena, ukaezina izanik, gutxietsi edo baztertu egin nahi izan dute sektore batzuek. Sarrionandiak: «Nire ustez, Txillardegik ETAn izan zuen militantzia gainbaloratuta dago eta nik, modu objektiboan, esango nuke arma gehiago ukitu zituela Coruñako bere soldadutzan».
«Txillardegik, Arestik, Mitxelenak eta beste askok lortu zuten bide ‘habitable’ bat zabaltzea frankismoaren amaieran. Ordukoa mirakulu txiki bat izan zen, gutxienez euskara ‘habitable’ bat lortu zutelako, euskara estandar bat», gehitu zuen idazleak.

«Zorabiagarria eta dramatikoa izan zen 2000-2003 aldia»

EH Bildu sigue al alza, UPN retrocede y PSE y PSN caen, según EITB Focus

Canciones y polen inflamable para no valorar los porrazos de Loiu

«La FIFA está actuando de la manera más avariciosa en este Mundial»
