Loteria (eta II)
Dagoeneko gauza jakina da turismoak irabazle gutxi eta galtzaile asko eragiten dituela, baita herritik kanpora egindako bidaiarik gabeko oporrak benetako oporrak ez direla sinetsi nahi dutenen kasuan ere. Funtsean, Jacksonen “The Lottery” ipuinaren logika bera nagusitzen da turismoan: zer eta nor sakrifikatzeko gai ote garen, erresistentzia handirik jarri gabe irentsi dugun amarru batengatik. Izan ere, atseden hartzeko denbora izatea eskubide bat da; naturaren eta besteren kulturaren zein ondarearen komodifikazioan parte hartzea (uler bedi turismoa), ordea, ez. Garrantzitsua da bata eta bestea ez nahastea, Mendebaldean eskubideei buruz (batez ere “gure” eskubideak direnean) arduragabekeria handiz hitz egitera gehiegi ohitu baikara.
Aste hasieran egunkarian irakurri nuen Zisjordaniako familia bat bere etxetik indarrez bota zutela kolono israeldar batzuek duela hilabete batzuk eta etxebizitza hori turismorako alokairuan dagoela orain Booking-en. Azken horrek Palestinan nola jarduten duen aipatzea turismoaren gehiegikerien muturreko adibidetzat joko dute batzuek agian, baina gure inguruan gertatzen ari diren zenbait fenomenok (etxebizitza krisi betean, aldi berean, kaleratzeak zein turismorako etxebizitzen kopurua ugaritzea, besteak beste) lotura estua dute palestinarrak bizitzen ari direnarekin.

MITOAROA III-k San Mames distopiko bihurtu zuen
Cero en euskara: un fraude de ley

La revisión de los ceros de la PAU apenas altera la corrección hecha

Iñaki Dorronsoro zendu da, enpresatik eta akademiatik ekarpena egin zuen abertzalea
