Baiona 2032 kolektiboarentzat elkarrizketa kamutsa izan da
Kolektiboak Baionako Herriko Etxeak beraiekin landuriko zenbait neurri abiatu zituela aitortu du, baina ez zaio aski iruditzen. Hautetsiei bestak antolatzeko metodoa aldatzeko deia egin die.

Besten eredua eraldatzera heldu zen Baiona 2032 kolektiboa kexu agertu zen atzo. Aitortu zuten duela hiru urte aurkezturiko zenbait proposamen aurrera eraman zituela Baionako Herriko Etxeak. Alta, iruditzen zaie ordutik ez dela beste urratsik egin: «Azken bi urteetan, haizeak ez du gure alde egin» adierazi zuten.
Egiari zor, trukaketarako espazioak egon badaudela esan zuen taldeak, eta badituztela non aurkeztu beren analisi eta proposamenak. Hala ere, nabarmendu zuten elkarrizketa soila ez dela «aski»: entzunak izate hutsetik erabakiak hartzera eta lantzera iragan nahi dute. «Gehiegitan, gure elkarrizketak ekintza argirik gabe burutzen dira. [...] Elkarrizketa badagoela ez dugu zalantzan ezartzen, bere eraginkortasun falta dugu salatzen».
Gainera, gaitzetsi zuten hiriko instituzioak Baiona 2032ren ekarpenarekin osaturiko hainbat neurri, «lanketa kolektiboaren fruitu» direnak, propio bereak balira bezala aurkeztu izan dituela. Eragileak oroitarazi zuen denetariko kolektibo eta pertsonak ordezkatzen dituela, hala nola «elkarteak, peñak, merkatariak, profesionalak, laguntzaileak, biztanleak, festazale gazteak». Hortaz, horien lana ezabatu nahi izatea «gizarte zibilak izan duen rola aitortua izan gabe» uztea dela deritzo.
EZTABAIDA ANTZUEI UKO
Baiona 2032k «azken egunetako eztabaida» salatu zuen, «azken asteetan, batzuek prebentzioa eta zaintza besten lasaitze eta arimarekiko oposizioan jarri nahi izan dituztelako». Halaber, haien ustez, bortizkeria, jazarpena, jarrera arriskutsuak edo pixa egite salbaiak salatzeak «ez du erran nahi besten arimaren aurka egiten denik».
Jaien balioak bestelakoak direla uste du taldeak: kultura, boluntariotza eta ardura kolektiboa. «Kulturarik gabe, masa handiko elkarretaratze batera murrizten dira bestak. Laguntzailerik gabe, ez dute zutik egoteko gaitasunik. Elkar zaintzarik gabe, biziezinak bilakatzen dira».
Horregatik, Baiona 2032 kolektiboak argitu zuen ez duela «besta gutiago» eskatzen, eta «festazale anitzek baikorki baloratu duten» karrikako bozgorailurik gabeko eredua ez dela ospakizuna murrizteko. Kontrara, zuzeneko musika eta animazio gehiago galdetu ditu.

«Hau da gure herria, hau da gure selekzioa, hauek dira gure koloreak»

«Konponbide demokratikoa behar du euskal gatazka politikoak»

A un centro para ancianos con 67 años por tener discapacidad
El PNV, la FIFA y la política de la marcha atrás
