Euskaldunak bikain «Mora Mora» bidean

Urko Zabalak sare sozialetan eskegitako bideo batean ikusten da Abel Armendarizen eta bien ospakizuna Tsaranoroko gailurrean (Madagaskar): kamisetak airean, oihuka, korrika… Ez da haritzekoa, bi euskal eskalatzaileek “Mora Mora” ibilbidean (8b+/c, 700 m) lorturiko arrakasta ikusita. Bi eskalatzaileok Tsaranoroko ibilbide gogor hori errepikatzeaz gain, Zabalak aukera izan zuen luze guztiak era askean kateatzeko. Armendarizek, berriz, bidearen giltza ezin izan zuen guztiz askatu.
Balentria hori testuinguruan jartzeko, azaldu behar da Toti Valesek eta Francisco Blancok sortu eta ekipatu zutela 1999an “Mora Mora” bidea. Estilo oso teknikoa du granitoan; ezaugarri nagusia plaka leuna da, helduleku oso txikiekin.
Adam Ondra oso gaztea zenean, 2010ean, bisita egin zuen Tsranorora, eta bidaia hartan uzta oparoa erdietsi zuen. “Tough enough” (8c, 400 m) egun batean eta librean sinatu zuen. Atseden pixka bat hartu, “Mora Mora”-ra hurbildu eta berriro egunean eta askean igo zuen. Eskalatzaile txekiarrak puntu gorria jarri zion. Hots, lehen igoera askea izan zen. Ordutik, bisita batzuk izan ditu, baina eskalada librean hurrengo protagonistak Sasha DiGiulian eta Edu Marin izan ziren. Duela bederatzi urte, biek ala biek altxor hori eskuratu zuten.
Orain, berriz, 23 urteko Izkueko eskalatzaileak aipatu ditugun protagonista horien urratsak jarraitu ditu; Zabalak “Mora Mora” estilo librean eskalatu zuen. 31 urteko Zumaiako Abel Armendariz ere gertu geratu zen.
«Lau egun paretean bizitzen, egunsentiak eta ilunabarrak bertatik ikusten. Hori guztia eskalatu dugun bidea baino askoz gehiago izan da: ahalegina, pazientzia, elkarbizitza eta une ahaztezinak. Horrelako esperientziak dira benetan geratzen direnak. Eskalada batzuetan eskergabea da. Merezi zuen arren, Abeli luze gogorra kateatzea falta izan zitzaion, azalarekin komeriak pasa ondoren. Hala ere, gainerako luze guztiak kateatu zituen», azaldu du Zabalak.
Esan bezala, Armendarizek hatzetako azalarekin arazoak izan zituen. Alabaina, ez zuen etsi eta luze gogorrena probatzen jarraitu zuen. Oso gutxigatik bada ere amore eman ostean, eskaladarekin aurrera jarraitzeko erabakia hartu zuten.

«Ohorea izan da Zarauzko alkatea izatea; plazera ez beti, gogorra ere izan delako»

«Hemos gestionado grandes proyectos en una legislatura dura»

«Zaila da memoria lantzea, jende aunitzek ez du arbasoen ardura ikusi nahi»

Los menores de 45 años confían más en EH Bildu y los mayores, en el PNV
