GARA
KLIK

Sei domina Sokatirako Munduko Txapelketan

(EITB KIROLAK)
(EITB KIROLAK)

Euskal sokatiralariek sei domina eskuratu dituzte Sokatirako Munduko Txapelketan. Joan den astean jokatu zen nazioarteko lehiaketa, Hego Afrikako Mossel Bay hirian, eta emaitza oparoarekin itzuli dira euskaldunak. Kluben txapelketan, hiru domina kolkoratu zituzten: bi zilarrezko Gaztedik (Laukiz) eta brontzezko bat Goiherrik (Erandio). Bi talde horiez gain, Mutriku ere lehiatu zen. Euskal Selekzioak beste hiru domina irabazi zituen: zilarra gizonezkoen (560 kg) kategorian eta 23 urtez azpiko nesken kategorian; eta brontzea, emakumeen kategorian.