Tragedia baten ondorengo bizitza

Adriano Sereni abokatua bakarrik eta isolatuta bizi da Toscanako Villa Guelfi zaharraren ukuilu zaharberrituetan. Iraganeko tragedia batek suntsituta, mundutik aldendu eta erru eta oroitzapenetatik ihes egiten saiatzen da.
Egun batean, ordea, gazte talde batek hustutako etxaldea okupatu eta inguruko mahastiak eta landa ingurua berreskuratzen hastea erabakitzen du. Hasierako liskarrak gorabehera, Adrianoren eta komunitatearen arteko harremana pixkanaka estutuz joango da.
Valerio Mastandrearen antzezpena bikaina da; protagonista nagusiaren mina isiltasunaren, begiraden eta keinu txikien bidez transmititzen du, melodrama merkeen eremuan erori gabe. Gidoiak ere, ñabardura batzuk salbu, ondo funtzionatzen du, eta dramaren barruan agertzen diren umore printzak ezinbesteko arnasgune bihurtzen dira.
Adrianoren gatazka gazteen eta komunitatearen istorioekin lotzen da. Hori da, aldi berean, filmaren indarguneetako bat eta ahulezietako bat. Gazteen pertsonaien istorioak ez baitira Adrianorena bezain sakonak, eta, tarteka, haien presentzia sinbolikoegia eta sinpleegia gertatzen baita protagonistaren gatazka konplexuarekin alderatuta. Horrek sentimentalismoaren ertzera ere eramaten du filma zenbait unetan.
Hala ere, Adrianoren pertsonaiak nahikoa indar du filma bere sorbalden gainean sostengatzeko.
Ezin du iragana ezabatu, ezta galdutakoa berreskuratu ere. Geratzen zaion denborarekin zer egin erabaki besterik ezin du egin. Horregatik, filmak barkamenari buruzko ideia interesgarria proposatzen du.
Film inperfektua da, baina oso gizatiarra. Zauri batzuek ez dute sendabiderik, baina zauriekin bizitzen ikas daiteke. Horixe da filmak gogorarazten diguna.

«Espainia da gure gudu zelaia eta inork ez du onartzen»

«La muerte de Zabala fue definitivo, no estábamos para bromas»

Otegi: ¿Por qué colaboramos en Iruñea y Baiona y no en Gasteiz?

El plan estrella de Lakua en Vivienda depende de una consultora madrileña
