Ferran PERRET
BEGIRADA

Beldurra sartzeko saiakera antzua, Hendaian

Ipar Euskal Herriko lizeoetara ere zabaldu den matxinadak hautsak harrotu ditu Estatu frantsesean, hauteskundeetarako hilabete gutxi falta direla. Gobernua eta Jendarmeria gogor oldartu dira mugimenduaren aurka, baina nahi zutenaren aurkakoa lortu dute. Hala, mobilizazioak modu biolentoan erreprimitzearekin nahikoa ez eta gazteria beldurtzen eta kriminalizatzen hasi dira orain. Irudian ikusten denez, atzo Hendaiako Aizpurdi Lanbide Heziketako lizeoko hainbat ikaslek pairatu behar izan zituzten miaketak.