Ur kutsatuaren arrastoari jarraituz

Benetako gertaeretan oinarritua da eta Britainia Handiko azken hamarkadetako ingurumen eskandalu handienetako bat berreraikitzen du. Joseph Bullmanek sortu eta zuzendutako lanak erakundeen erantzukizuna, korporazio handien boterea eta botere abusuak agerian uzteko kazetaritzak eta herritarren ekimenak duten garrantzia jartzen du erdigunean. Hondamendi ekologiko baten giza dimentsioa erakusten duen thriller dramatiko zorrotza da; ur zerbitzu publikoen erantzukizunari buruzko eztabaida mahai gainean ere jartzen du.
Britainia Handiko Oxfordshire konderrian, ibai batean milaka arrain hilik agertzeak bi erretiraturen jakin-mina piztuko du, eta gertatutakoa ikertzea erabakiko dute. Ashley Smith (David Thewlis) detektibe ohia da; Peter Hammond (Jason Watkins), berriz, biologiako irakasle erretiratua, datuetan ereduak antzemateko eta isuriekin lotutako gorabeherak aztertzeko gaitasun aparta duena. Narrazioak, tarteka, 1999ra egiten du atzera eta Preen familiaren tragedia kontatuko duen beste hari narratibo bat garatzen da.
Formalki, berezia da telesaila. Bullmanek berreraikitze dramatikoak eta benetako irudiak uztartzen ditu, fikzioaren hurbiltasuna dokumentuaren gordintasunarekin nahastuz. Bi erregistroen arteko joan-etorriak kontakizunari sinesgarritasuna eta indar bisuala ematen dizkio, baina ez dio beti mesede egiten erritmoari. Zenbait unetan, informazio eta datu gehiegi pilatzen dira denbora gutxian, eta azalpen teknikoek narrazioaren tentsioa apaltzen dute.
Telesailak argi erakusten du ingurumen hondamendiak ez direla beti istripu jakinen ondorio hutsak. Lehen atalean esandako hitzek -«Hau ez da istripu bat, politika da»- gero eta oihartzun handiagoa hartzen dute istorioak aurrera egin ahala.

«Komunitate sektarioetako egiturak oso maiz aurkitzen ditugu gurean»

Manifiesto plural contra el fascismo con llamada a salir a la calle y a votar

David Fernàndez suma a EH Bildu su experiencia política y activista

«Gehiago kuestionatu dut dena erori naizenean gauzak ongi joan direnean baino»
