GARA DONOSTIA

Radio Euskadik 30 urteurrena dela eta festa kalera eramango du

Irrati katearen urteurrena ospatzeko AlhondigaBilbaon irratsaio berezi bat egingo dute gaur 8.30etatik 13.00etara. Zuzenekoa izango da saioa eta bertatik pertsonai ezagun ugari pasatuko dira, tartean Ken Zazpi taldeko kideak, Gari edo Joshua Edelman pianista

Radio Euskadik 30 urte bete ditu eta entzuleekin ospatzeko kalera aterako da gaur. Dani Alvarezek eta Loreto Larumbek saio berezia eskainiko dute AlhondigaBilbaoko atriotik, zuzenean. 8.30ean hasi eta 13.00ak bitartean umorez eta musikaz osatutako irratsaio fresko eta erakargarria eskainiko dute.

Radio Euskadik hainbeste urte betetzea lortu badu entzuleei eskera da eta horregatik guztiei festa horretan parte hartzeko gonbitea egin nahi diete. Ekitaldi horretarako emanaldi bereziak prestatu dituzte. Adibidez, Joshua Edelman pianistak Boulevard programaren sintonia zuzenean joko du, beste hainbat piezekin batera.

Sario honen protagonista handiena musika izango da, zalantzarik gabe. Jabier Muguruza, Gari, Xabi Aburruzaga, Sun, Alicia San Juan eta Lara Sagastizabal gonbidatuko dituzte programara. Horiekin solasteaz gain, zuzenenko emanaldiak eskainiko dituzte. Nabarmentzekoa izango da Garik bertaratutako haurrekin egiingo duen erakustaldia.

Baina musika ez da dena izango eta mota honetako ospakizun batean umorea ezin da falta. Horretarako Aljel Alkainen eta Aitor Gabilondiren «Antes de mirar, cruzar» ohiko tarteaz gain, Galder Perez eta Itziar Lazkano Radio Teatroko ordezkariak izango dira Alhondigan. Gainera, Jamming antzerki konpainiako kideek bat-bateko umore saioa eskainiko dute, eta honetan ere publikoaren partaidetza ezinbestekoa izango da.

Bestelako gonbidatu bereziak ere izango dira. Adibidez, aipagarriak dira Manuel Gutierrez Aragon zinemagilea (Zinebi jaialdiko Ohorezko Mikeldia jasoko duena), Ken Zazpi taldea, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Alhondiga eraiki zuen Ricardo Bastida arkitektuaren biloba Mediatekako Alazne Martinekin batera.