GARA

Sevilla II espetxeko borrokaldiaren bozgorailu izan ziren Iruñeko kaleak

Sevilla II espetxeko euskal presoek baraualdiari ekin ziotenetik 28 egun betetzen dira gaur. Egoera salatzeko manifestazioa egin zuten atzo Iruñean, kartzelan egiten zaien jazarpena etetea eskatzeko. Egoerak ez du hobera egin; berogailua itzali dute espetxeko arduradunek.

Sevilla II espetxeko euskal presoek 28. eguna dute gaurkoa ezer jan eta edan gabe. Atzo jakitera eman zenez, hotz handia pasatzen ari dira; besteak beste, kartzelako arduradunek berogailuak itzali egin dituztelako. Roberto Lebrero gasteiztarraren kasuan, senideek salatu dute lo egiteko manta ere kendu egin diotela.

Gizartea egoera horretaz ohartarazteko eta presoenganako elkartasuna adierazteko manifestazioa antolatu zuen atzo Etxeratek Iruñean, «giza eskubideen aurka espetxeetan egiten den jazarpena» salatuz. Estatu espainolak urratsak egiteko azaldu duen «borondaterik ezaren» aurrean, gizarteari dei egin zioten oinarrizko eskubideen alde borrokatzera.

Etxeratek adierazi zuenez, Madrilgo Gobernua ez da nor «zigor edo sari moduan giza eskubideak kentzeko edo emateko, giza eskubideak bakeari atxikita doazelako». Alde horretatik, gaineratu zuen bakearen bidea irekita geldituko dela giza eskubideak errespetatzen direnean.

Ekitaldian Sortuk parte hartu zuen. «Borroka honi ekin diote oso gogorrak diren baldintzen aurka protesta egiteko. Hau ez da kasu bakan bat, baizik eta araua espetxe politika honetan», adierazi zuen alderdiko bozeramaile Amaia Izkok.

«Gobernuak indarra erabiltzen du presoen aurka, horiek higatzeko eta bake prozesua oztopatzen saiatzeko». Izkok PPren Gobernuari presoen aurkako indarkeria alboratzeko eta salbuespenezko neurriak bertan behera uzteko eskaera egin zion. Gainerako alderdi politikoei, bestalde, gai honi dagokionez ez dezatela gehiago «beste aldera begiratu» eskatu zien.

Baraualdiak deitu dituzte

Orain ia hilabete abiarazi zuten gose greba Iker Agirre, Gurutz Agirresarobe, Asier Arzalluz, Juan Mari Etxebarri, Jesus Goikoetxea, Juan Lorenzo Lasa Mitxelena, Roberto Lebrero eta Koldo Apariciok. Azken hau, hain justu, atzo goizean geratu zen aske, hemezortzi urteko espetxe zigorra bete ondoren.

Garikoitz Etxeberriak ere ekin zion protestari, baina hiru asteren ondoren, osasun arazoak zituela-eta, utzi egin behar izan zuen, Urtzi Paul eta Manu Gonzalezek bezala. Gonzalez asteazkenean libre gelditu zen, Estrasburgok 197/2006 doktrinari buruz igorritako ebazpena aplikatu baitiote. Azkenik, Javi Agirrek eta Iñaki Arakamak, arrazoi ezberdinak direla medio, ezin izan zuten baraurik egin.

Presoen borrokaldiak erantzun handia jaso du Euskal Herrian eta babesa agertzeko ekintza ugari egin dira. Datorren astean ere izango dira mobilizazioak. Adibidez, Gasteizko campusean Ernaik aste osoko baraualdia egitera deitu du, eta gaur bertan Lizartzan manifestazioa egingo dute, 18.30ean.

Borrokaldia beste espetxe batzuetara ere zabalduko da, Picassent-era kasu. Bertan dauden euskal presoek baraualdi bat egingo dute Sevilla II-ko euskal herritarrei babesa agertzeko.

En Lyon también luchan por sus derechos

Familiares y allegados de los presos vascos que se encuentran en la cárcel francesa de Lyon-Corbas denunciaron ayer en Donostia la constante vulneración de derechos elementales a los que están siendo sometidos, y aseguraron que la situación no es una novedad. De hecho, según los datos aportados, el año pasado fue la cárcel del Estado francés que mayor número de suicidios registró.

Cuando en marzo de 2011 ingresaron los primeros presos vascos, estos lograron mejoras para los más de 800 reclusos que allí se encontraban a través de diversas luchas; pero ahora, tal y como denunciaron ayer los familiares, desde la dirección intentan anularlas. Por ello, los presos políticos vascos han iniciado una serie de protestas, como concentrarse o rechazar la comida. Al negarse a ir a la celda de castigo por su propio pie, la acción fue respondida por funcionarios anti disturbios llevándoselos a base de golpes, resultando heridos. Familiares piden a la dirección que se respeten sus derechos.

Por último, recordaron que tres amigos se enfrentan el próximo lunes a un juicio por vestir camisetas que denunciaban la situación. La Fiscalía pide un año de cárcel y 7.000 euros de multa. GARA