Jaialdia
Jose Inazio Islari omenaldia egingo diote Getxoko probalekuan
Getxoko Andra Mari probalekuan omenaldia egingo diote gaur Jose Inazio Islari. Bizkaiko Herri Kirol Federazioko presidentea izan zen, eta laster beteko da hil zela urtebete. Hori dela eta, jaialdi handia egingo dute gaur 11.30ean.
Ordu horretan, bere oroimeneko bustoa jarriko dute, eta ordu erdi geroago hasiko da herri kirol jaialdia. Larretxea, Arrospide, Mendieta, Bihurri, Atutxa eta Zelai II.a, bai eta Larrea III.a eta Gisasola gazteak ere, arituko dira aizkoran. Goenatxo II.a, Goenatxo III.a, Izeta II.a, Perurena, Magunazelaia, Zelailuze, Urruzuno eta Gisasola jardungo dira harri-jasotzen. Gainera, trontzalariak, giza-proba eta bertsolariak ere izango dira, eta bazkari ederra, amaitzeko.

Sujets du jour
«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

Sujets du jour
ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Sujets du jour
Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Euskal Herria
Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Sujets du jour