GARA
IGELDOREN DESANEXIO PROZESUA

Igeldotarren borondatea errespetatuz, Gipuzkoako 89. udalerri izendatu dute

Donostiatik bereizi eta Igeldo Gipuzkoako 89. udalerri izendatzea erabaki du Foru Aldundiak, Itxas Aurre elkartearen urte luzeetako nahiari erantzun bat emanez. Modu horretan, igeldotarren borondatea errespetatu dutela adierazi zuen Martin Garitano ahaldun nagusiak, pasa den azaroaren 10ean egin zen herri galdeketaren emaitza gogoan zuela. Era berean, urrats hori emateko lege baldintza guztiak betetzen direla azpimarratu zuen.

Diputatu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan, eta ezustean, eman zuen berria Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak: gaurtik aurrera Igeldo herrialdeko 89. udalerria izango da. Hala erabaki du Foru Aldundiak, orain arte Donostiako auzoa izan denak udalerri izateko betekizun legal guztiak betetzen dituela iritzita, «tartean ekonomikoa, baita herri borondatearena ere».

Garitano bera, Garbiñe Errekondo Funtzio Publiko eta Foru Administrazioko diputatua eta Larraitz Ugarte Foru Aldundiaren bozeramailea atera ziren hedabideen aurrera, albistea emateko. Hala, aspaldi hasitako bideak baina 2013ko ekainean Itxas Aurre batzordeak berrartutako eskaerak erantzuna jaso duela adierazi zuten. «Hark aurkeztu txostenak aztertu eta Udalari audientzia eman zitzaion. Honen agiriak jaso eta Aldundiak bereak osatu ditu, tartean, 2013ko azaroaren 10ean egindako herri galdeketaren emaitzena», azpimarratu zuten. Gogoratu galdeketa hartan igeldotarren %72,1ek bozkatu zutela eta hauen %61ek desanexioaren alde egin zutela, aurka egin zuen %36aren aurrean.

2010eko martxoaren 16an EAJren gobernuaren ekimenez ebatzi zen 6/2010 foru dekretua ere izan zuten hizpide, zeinak Igeldok udalerri izateko baldintzak ez zituela betetzen esaten zuen. «Orain, aldiz, aski frogatua geratu da legeak eskatzen dituen betekizun guztiak betetzen direla Igeldo udalerri izendatzeko», nabarmendu zuten. Ildo horretan, aurrez aipatu foru dekretua baliogabetua izango dela iragarri zuten, berri bat eratzearekin batera.

Bete beharreko baldintzak

Argi utzi nahi izan zuen Garitanok Igeldok legeak exijitzen dituen baldintza guztiak betetzen dituela udalerri izateko, baina, ororen gainetik, herritarren borondatea errespetatu dutela adierazi zuen.

Hiru betebehar nagusi bete behar zituen Igeldok udalerri bilakatze bidean: bideragarritasun ekonomikoarena, lurralde antolamenduarena eta onura publikoaren baldintza. Hala, txosten ekonomikoek bideragarritasun ekonomikoa frogatzen dutela adierazi zuten. Lurralde antolamenduaren kasuan, aldiz, Igeldo herrigune berezitua izatea aski dela nabarmendu zuten, eta onura publikoari dagokionez, «herritarren borondatea baino onura argiagorik» ez dagoela azpimarratu zuten.

Gauzak horrela, Aldundiak urrats «handi» bat egin duela esan zuen Garitanok, bere historian lehen aldiz galdeketa bat antolatu duela-eta. «Erakunde publikook, benetan demokratikoak eta legezkoak bagara, herritarrei euren iritzia emateko aukera eman behar diegu, ondoren euren iritzia errespetatu behar izateko. Bukatzeko, iritzi hori gauzatu dadin bideak eta tresnak jarri behar ditugu», adierazi zuen.

Trantsizio neurriak

Igeldo udalerri bilakatzeko bide horretan, trantsizio fase bat proposatzen du foru gobernuak, hori ondo gauzatu dadin hainbat neurri proposatuz, gainera.

Garrantzitsuena, Batzorde Kudeatzaile baten eraketa izango litzateke, zeinak udal berriaren gestioa bere gain hartuko lukeen lehen udal hauteskundeak -2015ean izango liratekeenak- egin eta udal berria eratu artean. Batzorde Kudeatzaile hau udalerriari legez dagozkion zinegotzi adina kidez osatuko litzateke eta bere lehendakaria batzordeko kide guztiek hautatuko lukete, betiere alkatea aukeratzeko prozedura jarraituz. Arbitraje Batzorde bat ere eratuko dute, etorkizunean sor daitezkeen auziak ebazteko helburua izango duena.

Era berean, eta bereizketa ondorengo urteei begira, Donostiako Udalak dagokion laguntza tekniko, ekonomiko eta juridikoa eman beharko dio Igeldori Foru Aldundiaren erabakiz. Funtsezko zerbitzu publikoak ere ematen jarraituko beharko du, dagokion konpentsazio ekonomikoa jasoz, harik eta Igeldoko Udal berriak bere gain har ditzakeen arte.

Igeldori, udalerri bezala, ez zaio Donostiako Udalak eduki litzakeen beste eskubiderik emango.

PP y PSE invitan al PNV para «desalojar» a Izagirre

Las reacciones ante la desanexión de Igeldo de Donostia llegaron instantes después del anuncio realizado ayer por el propio diputado general de Gipuzkoa, Martin Garitano.

El portavoz del PP en el Ayuntamiento donostiarra, Ramón Gómez, pidió directamente una moción de censura contra el primer edil, Juan Karlos Izagirre, y apeló al PNV a colaborar para «desalojar a quien solo llegó a este Ayuntamiento para conseguir la independencia de Igeldo». «Es una de las mayores irresponsabilidades que hemos visto en política», agregó. Los jeltzales rechazaron la oferta, argumentando que no se puede intentar «ganar» mediante una moción lo que no se ha ganado en las urnas.

El PSE, que sí recogió el guante del PP, acusó a la Diputación de «imponer su criterio», obviando que ha sido la ciudadanía de Igeldo la que se ha pronunciado a favor de constituirse como municipio.

Lakua, por su parte, declaró que espera que «los pasos que se den se lleven a cabo con el máximo consenso posible y cuenten con el aval de la normativa vigente». GARA