Igeldo eta Donostia
Garapen ereduak herri txikia eta landa eremua hiri handien beharretarako euskarri fisiko huts bihurtu izan ditu. Abiadura handiko trena (AHT), autobideak eta makroproiektu elektrikoak hiriguneen zerbitzari dira, baina kaltea herri txikietan uzten dute batik bat: zarata, ekosistemen zatiketa, kutsadura, zerbitzu eta populazio galera... Donostiak, esaterako, zortzi kilometrora eraman ditu hirigunean inork nahiko ez lituzkeen zenbait proiektu, Zubietara: errauste planta eta espetxea, kasurako. Zubietarrek ere ez zituzten gustuko izango Bulebarretik gertu nahi ez dituzten horiek, baina joko demokratikoaren arauak kontra zituzten.
Igeldok aspalditik azaldu du herri izaera eta izan nahia. Herritarrei galdetu eta gehienek baietz esan dute, independentzia nahi dutela. Eta bidezkoa da independentzia eman behar dien erakundeak ematea. Batzuek pentsatuko dute asko galduko duela Igeldok hiriburutik at. Hangoek ezetz uste dute, eta arrazoi asko izango dituzte horretarako. Besteak beste, akaso, Zubieta ez dagoela hain urruti jakitea.

Potaje de causas contra el PSOE de Sánchez cocinado por UCO y UDEF

Herrigintza, Euskal Herriaren azken hamarraldietako giltzarri gutxietsia

La manifestación de enero de 2027 buscará sellar una realidad dolorosa

Bost polizia foral hil dira trafiko istripu batean, AP-8an Elgoibarren
