Iñaki Petxarroman
BERRIA, 2014/2/28
HEMEROTEKA

Kutxak, marrazoen zain

Salgai dago Kutxabank. Iraganeko aurrezki kutxak, finantzak ulertzeko modu berezi baten ikur izanak, marrazo finantzarioen aseezintasunaren mende geratuko dira laster. (...) ondorioa garbia da: kutxen gizarte ekintza marrazoen hortzetan geratuko da BBK-k, Kutxak eta Vitalek Kutxabanken duten akzioen gehiengoa galtzen dutenean.

«Arrazoizko finantzaketa bat» izango du gizarte ekintzak kapital pribatua biltzeko prozesua amaitzean, Mario Fernandez bankuko presidenteak adierazi duenez. Uler daiteke azken urteotan hiru kutxen gizarte ekintzaren finantzaketak pairatu duen aizkora astindu etengabeak jarraituko duela. Areago, susma daiteke indartsuago igarriko diola aizkora kolpeari. Noiz arte? Kutxak izan ziren eredu finantzario herritar eta sozialaren sustraiak errotik moztu arte.