Xabier Letona
argia

Iheslarien urrats sinbolikoa

(...) abertzaleen botoak inoiz baino erabakigarriago izango dira herri askotan. Bozkei begiratuz bederen, abertzaletasunak gutxiengoa izaten jarraitzen du Ipar Euskal Herrian, baina azken urte luzetako joerak dio bere presentzia handitzen doala, gero eta udal gehiagotan dagoela eta bere ikusmoldeak gero eta arruntagoak direla gizartean. Areago, beste sektoreekin bat egiten duenean, gizarteari buruzko hainbat ikusmolde nagusi edo oso esanguratsu bilakatzen dira esparru askotan, hala nola nekazaritza edota lurralde antolaketan eta, oro har, altermundialismoaren balore eta eredu askotan. Iragan udazkenean Baionan izandako Alternatiba Eguna izan daiteke, esaterako, aipatu aliantza horien erakusle. (...)