Zutik jarritako enborrek erabaki egiten dute oraindik
Larretxea, Lopez, Erasun eta Etxeberria hurrengo kanporaketan izango dira.

Donato Larretxea, Juanjo Lopez, Ander Erasun eta Felix Etxeberria izan dira maila nagusian aurrera egin duten lau aizkolariak, eta 23 urtez azpikoetan, berriz, Iker Vicente eta Eneko Otaño sailkatu ziren.
Ostiralean jokatu zen maila nagusiko lehen saioa Aramaion. Hiru aizkolari neurtu ziren, eta bakoitzak bost lan ezberdin egin behar izan zituen. Donato Larretxea izan zen denetan onena. Berak bost probetatik hiru irabazi zituen, eta Lopezek eta Larrañagak, berriz, bana. Azpeitiarra izan zen azkena, eta gakoa zutik jarritako enborretan egon zen, hor galdu baitzituen aurrera egiteko aukera guztiak.
Lan guztiak burutzeko 17 minutu eta 35 segundo behar izan zituen Donato Larretxeak. Bigarre postuan Juanjo Lopez sailkatu zen, eta berak 18 minutu eta 13 segundoan bukatu zituen bereak. Mikel Larrañagak, aldiz, 18 minutu eta 37 segundo behar izan zituen.
Atzo Gasteizen jokatu zen maila nagusiko beste kanporaketa, eta hango onena, berriz, Ander Erasun izan zen. Aurtizko gazteak 16 minutu eta 16 segundo behar izan zituen lan guztiak burutzeko. Etxeberriak 17 minutu eta 9 segundo behar izan zituen, eta Arkaitz Jauregik, berriz, 20 minutu 55 segundo.
23 urtez azpikoen aurreneko kanporaketa, berriz, herenegun jokatu zen Bilboko Santutxu auzoan. Multzo batean Eneko Otaño izan zen onena, Eneko Saralegiri finala irabazita, eta bestean Iker Vicente Aritz Irazabali gailendu zitzaion.
Bestetik, larunbatean jokatu zen Marietan Arabako Bigarren Mailako finala eta Juanillo Rodriguezek irabazi zuen; Lehen Mailan aritzeko txartela eman dio horrek. Bere atzetik, Llanos, Jauregi II.a, Juan Carlos Lopez eta Gaizka Lopez sailkatu ziren.

1986: más secretos oficiales tras Zabalza y los GAL

Primer paso para garantizar el plurilingüismo en las instituciones

Reconocidos otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7
