Lekeitio

37. Euskal Zine Bileran parte hartzeko deialdia

37. Euskal Zine Bileran parte hartzeko deialdia zabaldu da. Irailaren 12a izango da Euskal Zine Bileraren (EZB) lehiaketan ikus-entzunezko lanak aurkezteko azken eguna. Euskara hutsez egiten den Euskal Zine Bilera bakarraren 37. edizioa da aurtengoa. Euskal zinemak badu jada hitzordua, azaroaren 23tik 29ra bitartean. Euskaraz filmatu denaren errepasoa egiteko aukera ederra da Bilera.