VILLABONA

Villabona.dok dokumentalen zikloa, hastear

Dokumental zikloa antolatu dute Villabonan, bigarrengoz, ohiko fikziozko filmez gain, «beste proposamen batzuei ere ateak zabaltzeko». Maiatzaren 12an hasi eta ekainaren 11n bukatuko da. Iaz 6 film eman zituzten, denak film luzeak, eta aurten 10 emanaldi izango dira, eta 12 film ikusiko dira: 10 film luze eta 2 film labur. Garrantzia handia izango du Euskal Herriko zine dokumentalak, eta 12 filmetatik 9 euskal lanak dira.