Pilotari askok merezi dituzte txapelak; bi hauek bereziki
Partida amaitu eta berehala Juan Martinez de Irujo nire bila etorri eta eman didan besarkada denbora askoan oroitzeko horietakoa izan da; ordu eta sentimendu asko zeuden atzean, elkarrizketa asko, kilometro asko eskua ahalik eta hobekien izateko... ez da batere erraza izan final hau irabaztea, baina jokatze hutsak ere hamaika buruhauste ekarri dizkigu. Lau eta erdikoa jokatzea ez zen erraza izan eta honetan ere sufrimendu ugari egon da atzean. Gainera, Aimarrek azken finalak irabaziak zizkion Juani eta horrek ere bazuen bere pisua. Hala ere, gogoratu beharra dago Irujo azken lau finaletan izan dela eta horrek ere zerbait esan nahi du. Eta gero Abelena, hitzik ere ez daukat Abelen inguruan aritzeko. Uste dut pilota nolabait esatearren zorretan zegoela berarekin, beretzat Binakakoa irabaztea gainera oso garrantzitsua zen eta dena borobil irten da.
Gutxi gorabehera, gure asmoa finala hortik eramatea zen, baina gero hitz egindako hori egitea ez da batere erraza izaten. Nire ustez, giltzetako bat hasieran egon da, Andoni plazagizona da, baina iruditzen zait hasieran nabaritu egin duela final bat lehenengoz jokatzearen presioa. Hori normala da. Normala ez zena orain arte erakutsitako patxada zen. Aurretik joateak lasaitasuna eman digu, eta uste dut Aimarrek ere normalean egiten ez dituen hutsak egiten dituela. Sekulakoa da, baina estutzen dutenean, bera ere gizakia da.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
