Donostia

Demokrazia zuzena bertatik bertara ezagutuko dute udal ordezkariak Suitzan

Donostiako Udaleko ordezkaritza bat Suitzara abiatuko da asteon, herrialde horretan demokrazia zuzenaren inguruan garatzen diren esperientzien berri jaso ahal izateko. Ordezkaritza horretan izango dira Nora Galparsoro eta Axier Jaka (Bildu), Ernesto Gasco (PSE) eta Juan Ramon Viles (EAJ). Helburua Donostian gisa honetako ekimenak abian jartzea da.