Giza-proba
Ibarrak aurreneko txandan bideratu zuen Aiako apustua
Emakumezkoen arteko giza-proba apustua jokatu zen larunbat gauean Aiako probalekuan, eta bertan Ibarrako taldea gailendu zen.
550 kiloko harriarekin aritu ziren bai Ibarra eta bai Astigarragako Emarri taldea. Bakoitzak hamar minutuko bi txanda izan zituen lanerako, eta gakoa aurrenekoan egon zen.
Lehen txandan Ibarrako taldeak hiru plazaren aldea atera zion Emarriri, eta bigarrengoan alde zuen abantaila horri eutsi egin zion, eta 3.000 euroak eraman zituen, alde bakoitzak 1.500 euro jokatzen baitzituen dirutan. Ibarrak denera 45 plaza eta metro bat egin zituen, eta Astigarragako Emarri taldeak 42 plaza, 3 zinta eta 2,80 metro egin zituen. Giro bikaina izan zen harmailetan.

Sujets du jour
La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Sujets du jour
Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Sujets du jour
Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

Sujets du jour
De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Sujets du jour