LITERATURA

Nafarroako Ikastolen Elkarteak Juul sariak banatuko ditu Zangozan

Nafarroako Ikastolen Elkarteak gaur banatuko ditu haur eta gazteentzat urtero antolatzen dituen «hauteskunde literarioen» sariak. Ikasleek euren botoaz aukeratutako idazle eta ilustratzaileei Dora Salazarren oroigarri bana emango die Elkarteak. Gaztetxoen gogokoenak Castillo Suarez, Toti Martinez de Lezea, Peru Magdalena, Anjel Lertxundi, Fernando Morillo, Juan Luis Landa eta Eider Eibar izan dira aurten. Ekitaldia 18.00etan hasiko da, Zangozako Carmen aretoan.