Eztabaida zaharrak, erronka berriak
Ez dut sinisten Espainiako Juan Carlos erregearen abdikazioa aspaldi pentsatua eta ondo hausnartutako erabakia izan denik. Egoerak behartuta, presaka, abdikazioa prestatu, justifikatu eta agintzen duen legea onartzeke egin da. Zergatik? Erantzun biribilik ez dut. Ez dut uste, baina, osasun arazoengatik izan denik. Ezta instituzio legez monarkiaren onespen-maila errekuperatzeko operazio arrunta denik ere. Opera- zioa da, bai, sakontasun handikoa, keinu eta proposamen politiko berriak ekarriko dituena. Kataluniari begirakoak, Estatu eredua reset egin asmoz, lege elektoral tranpati baten eskutik botere handituekin espainiar politika kontrolatu duten PP-PSOE duopolioaren pitzadurak tapatzeko, eta abar. Eta hori guzti hori, desparramatua den ustelkeria batekin, krisi ekonomiko latz honen ondorio suntsitzaileekin, sinesgarritasuna eta zilegitasuna birrintzen duen makina martxan dagoela. Eta gauza jakina da, behin sinesgarritasuna galduta politikan ia inposiblea suertatzen dela berreskuratzea.
Potaje garratz horren erdian dator ditxosozko abdikazioa. Eta berarekin batera eztabaida zaharrak eta erronka berriak dakartza. Bistan da errege bibidore eta putazale honek errepublikazale pila bat fabrikatu dituela. Gaur egun monarkia instituzio dekoratiboa baino, beste denbora bateko pribilegio eta ohore feudaletan oinarritutako anakronismoa dela gero eta jende gehiagok ikusten du. Jendeak berdintasunean libre den herritar izan nahi du, ez inongo erregeren mendeko. Eztabaida hori irabazia ikusten dut. Estatuburua demokratikoki hautatu behar dela pentsatzea zentzu oneko normalidadea da egun.
«Haustura ala erreforma» eztabaida zaharra ere ate-joka dugu. Katalunian, adibidez, erregimen propio berri baten proposamena mahai gainean ikusten dut pronto, «hirugarren bidea» ala «bi estatu, errege bat» formula deitu ala ez, baina PP-PSOE duopolioaren oniritziarekin eta mugimendu independentistaren batasuna frogatzeko xedez. Baita ere, duopolioaren eskutik, Konstituzioaren erreforma prozesua eta aurrean, prozesu eratzaile berri baten eskaera kalean. Eta Euskal Herriak, zer? Handira pentsatu eta jokatu, besterik ez dago. Orain da momentua.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
