UDATE BETE | Merenderoak

Elgetako San Asentzio

Elgeta eta Bergara artean kokatuta, Elgetako San Asentzio merenderoa aparteko lekua da egun-pasa bertara joateko; bisitariak, izan ere, era guztietako zerbitzu eta baliabideekin egingo du topo paraje eder honetan.

Zelaigunea arrantza egiteko aukera ematen duen urmael baten inguruan dago, eta bertan erretegiak, mahaiak, ura edateko iturriak, komunak daude. Egun eguzkitsuetan itzal ematen duten pago hostotsuak daude, egonaldi ederra egiteko gonbita egiten dutenak.

Bisitariek bertatik duten ikuspegia ere primerakoa da, merenderotik Udalaitz eta Anboto mendiak ikus daitezke eta.

San Asentzio egunean erromeria egiten da urtero bertan, merenderoari izena ematen dion San Asentzio baselizaren inguruan.

Nola heldu

Bertara iristeko, Elgetatik irten eta Arrasatera daraman errepidea hartu behar da; ezkerraldean Bergarako bailara eta Gorla eta Elosua mendiak ikus daitezke. Kilometro batera bidegurutze batera iritsi, eta Arrasateko errepidea utzi behar da. Metro gutxi batzuk geroago, beste bidegurutze batean, ezkerretara hartu behar da.

Zerbitzuak

Ura Bai

Parrilla Bai

komunak Bai

Mahaiak Bai