«Deputatuak»
Idazteko bezala, badira irakurtzeko modu desberdinak, baita ulertzeko ere. Badira, halaber, elastikoa eta galtzerdiak janzteko zein eranzteko zenbait manera eta txortan egiteko hainbat jarrera, eta mundua sumatu eta bizitzeko hamaika era. Eta Kirmen Uriberi eskutik heltzeko modu bat baino gehiago. Badira, azkenik, eta ororen gainetik, norbera espainiar sentitzeko era desberdin ugari. Hauek denak Espainiako monarkia konstituzionalaren pean kabitzen dira. Hala esan zuen espainiarretan lehenak, (Jainkoaren asmoek) errege hautatu zuten egunean, eta poztekoa da, gezurra izanda ere, jende hori guztia kabitzen dela esanez, beren burua espainiartzat daukatenak baino ez direla kabitzen ere esan zuen eta. Poztekoa, Espainian ezin kabituta bizi garenontzat, jakina, baina kezkagarria bertan kabitu nahi duten immigranteentzat, esate baterako.
EAE delako honetan bizi diren etorkinek ez dute zertan arduratu, espainiarrak izanda ere, hemen ez baitu inork -edo ia inork- halakorik esan, bere burua euskal herritartzat ez daukana ez dela hemen kabitzen, alegia. Hemen ez dugu, oraindik, erregerik hautatu. Hedabide espainiar gehienak, ordea, asaldatu egin dira aste honetan Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek «immigrante» esan dielako euskal herritarrak ez diren gazteei. Afrikarrei edo hegoamerikarrei esatea zuzena omen da, baina espainiarrei inondik inora ez. Hemen bizi diren Ipar Euskal Herriko neska-mutilak immigranteak dira, horien ustez, baina espainiarrak ezta pentsatu ere. Espainiarrek ez dute emigratzen, antza. Eta ez diot adar soinuan. Behinola Ameriketaraino joan ziren eta Espainian zirela erabaki zuten. Haiekin hainbat euskal herritar ere joan ziren, ez dakigu oso ondo artean Espainian kabitzen zirelako edo, aitzitik, Espainia txikia -itogarria- geratzen hasi zitzaielako. Eta azkenean, Espainiatik alde egin eta Espainia topatu.
Onintza Enbeitak, Madrilen immigrante, berak, bere taldeak eta hogeita zazpi euskal herritarrek baino gehiagok uste dutena esan zuen Madrilgo Kongresuan lehengoan. Bitartean, immigrante italiar baten aforamendua babesten zuten diputatuek aforatua dela baliatzen ari zela pentsatu zuten, eta pentsatzeaz gainera, esan zioten: ¡hija de puta!

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
