J.L.
Sega | Nazioarteko erako Euskal Herriko Liga

Alatzne Etxaburua eta Jexux Goenaga izan dira bigarren jardunaldiko bi onenak

Alatzne Etxaburuak eta Jexuxmari Goenagak irabazi zuten nazioarteko erako Euskal Herriko Ligako bigarren jardunaldia. Emakumezkoetan Etxaburuak gainerakoei aldea ateratzen jarraitzen du, eta mutiletan, berriz, gauzak estu jarri dira.

Etxaburuak erraz lortu zuen bigarren saioa ere, eta denera bere lana egiteko minutu bat eta 12 segundo behar izan zituen. Bigarren posturako borroka handia izan zen, denbora bera egin baitzuten. Minutu eta 38 segundo behar izan zituzten Galarragak eta Otamendik.

Mutiletan, ere dema ikaragarria izan zen, eta azkenean Jexuxmari Goenagak lortu zuen garaipena, nahiz eta ondoan izan zuen Igor Esnaola, bigarren postuan geratu zena. Bi minutu eta 22 segundo behar izan zituen errezildarrak bere lanak bukatzeko. Hirugarren postuan Altzo sailkatu zen. Zaldibiakoa berriro ere bikain aritu zen, eta aurreneko bi postuetatik oso gertu ibili zen, nahiz eta ezin izan zuen aurreneko jardunaldiko emaitza errepikatu.