J.L.
sokatira

Gaztedik denboraldia dena irabazita amaitzeko aukera dauka

Lur Gaineko Euskal Herriko Txapelketa amaitzear dago. Hiru jardunaldi falta dira, guztiak ere 580koak, eta gaur emango zaio hasiera pisu horri,Alegian, arratsaldeko bost eta erdietan.

Goiherrik txapela lortzeko azkeneko aukera izango du, ez baitu gehiagorako aukerarik izango. Gaztedi izan da orain arte erabateko nagusitasuna erakutsi duen taldea, eta saiatuko da Euskal Herriko Txapelketa hau beste txapel bat jantzita amaitzen. Horretarako, garrantzitsua izango da aurreneko jardunalditik irabazten hastea, eta horretara joango dira Alegiara. Argi dago, eta orain artekoa ikusita, are eta garbiago, Gaztediren eta Goiherriren artean egongo dela txapela.

600ekoan aritu ziren talde berak neurtuko dira pisu honetan ere. Gaztedi A eta Goiherri A taldeez gain, Gaztedi B, Gaztedi C, Goiherri B, Mutriku eta Getxo ere neurtuko dira. Hirugarren posturako ere borroka polita izan dezakete Goiherri B eta Mutriku taldeek.

Giza-proba

Giza-proban, Gipuzkoako Ligako azkeneko jardunaldia jokatuko da B multzoan, eta honekin lehen fasea amaitutzat emango da. Aiako probalekuan izango da gaur gauean, 22.00etan.

Berrobi, Zumarragako, Ezkio-Itsasoko eta Urretxuko tiralariez osatutako Urola Garaia eta Debako Tarinak taldeak izango dira lanean arituko diren hiru taldeak.

Bi saio jokatu dira dagoeneko, eta horren ostean punturik gehien dituzten bi taldeak sailkatuko dira finalera. Gauzak ikaragarri aldatzen ez badira, Berrobi eta Urola Garaia izango dira finala jokatuko duten taldeak.

Lehenengo jardunaldian Urola Garaiak irabazi zuen eta Berrobik amaitu zuen bigarren. Bigarren jardunaldian alderantziz amaitu zuten. Bi saioetan Debako Tarinak taldeak amaitu zuen azkena; horiek, beraz, ia ezinezkoa izango dute finalean sartzea.