Atutxak iraupen proban menderatu du Nazabal

Aitzol Atutxak mendean hartu zuen atzo Floren Nazabal, Gernikan jokatu zen Urrezko Aizkorako Txapeldunen Ligako saioan. Neurketa oso polita izan zen, eta amaiera, aurrez iragarri zitekeen moduan, iraupen proban erabaki zen.
Bizkaitarra primeran hasi zen, lehen bi probak irabazi egin baitzituen, eta 10 segundoko aldea ere lortu zuen. Aldiz, nafarrak horri buelta eman zion, ondorengo hiru probak irabazi egin baitzituen. Azkeneko saiora, iraupen probara, 8 segundoko aldearekin heldu zen.
Lan luze horretan aizkolari bakoitzak hamar kana-erdiko ebaki behar izan zituen, eta hor Atutxa atera zen garaile. Bere egitekoa 9 minutu eta 50 segundoan amaitu zuen, eta Nazabalek, berriz, 10 minutu eta 8 segundo behar izan zituen.
Denera, eta lan guztiak egiteko, Aitzol Atutxak 20 minutu eta 5 segundo behar izan zituen, eta Floren Nazabalek, berriz, 20 minutu eta 15 segundo behar izan zituen bereak amaitzeko. Jende asko batu zen ikustera.

Eztarriak gabonetarako prest, ura bere bidean-ekin

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai
