Beldurraren beldurrez bizi dira Boli Kostan, ebola kasurik izan ez bada ere
Boli Kosta osoan ebola kasurik izan ez bada ere, bertako populazioa beldurraren beldurrez bizi da. Gaitzaren inguruko zurrumurruak eta aholku txarrak bazter guztietara iritsi dira. «Histeria kolektiboaren» moduko zerbait deskribatzen dute bolikostar askok.

«Herritar askok esaten dute ebolak ez kutsatzeko ur gazia edan behar dela. Edo tipula jan behar dela», adierazi du Evariste Kouassi dendariak. Berak herrialdean «histeria kolektiboa» nagusitu dela uste du.
Boli Kosta ebolaren mehatxupean bizi da pasa den martxoan oso gertu dagoen Ginean inoiz izan den sukar hemorragikoaren izurriterik handiena hasi zenetik. Afrikako mendebaldeko lau herrialdetan (Gineako Errepublikan, Sierra Leonan, Liberian eta Nigerian) 1.400dik gora hildako eragin ditu dagoeneko gaixotasunak.
Ez da harritzekoa gaia solasaldi guztietan agertzea. Hedabideek prebentzioa nola egin esplikatzen dute etengabe.
Gaur zortzi Boli Kostako Gobernuak Gineako eta Liberiako lurreko mugak ixtea erabaki zuen. Izan ere, aurreko egunetan mugatik oso gertu dagoen Liberiako eskualde batean ebolak eragindako hildakoak izan zituzten.
Iheslariak Liberian
Kontuan hartu behar da Boli Kostatik ihes egindako 50.000 bolikostar inguru bizi direla oraindik Liberian eraikitako kanpalekuetan. 2010-2011ko hauteskundeen ondoren sortu zen indarkeriaren eraginez erabaki zuten alde egitea. Gainera, bi herrialdeen arteko mugak familia bereko kide batzuk alde batean eta beste batzuk bestean utzi zituen.
Horregatik, mugatik gertuko eskualdeko agintariak Liberiatik datorren senidea etxean hartzeak duen arriskuaz herritarrak jabetu daitezen saiatzen dira.
Muga itxi aurretik bestelako neurriak ere hartu zituzten Boli Kostako agintariek. Esaterako, basapiztiak jatea debekatu egin zuten. Gainera, ebola kasuak dituzten herrialdeetara doazen hegaldiak bertan behera utzi zituzten. Irailaren 6rako iragarri da Afrikako Futbol Txapelketako partida garrantzitsu bat: Boli Kosta Sierra Leonaren aurka. Agintariek oraindik ez dute erabaki zer egin, partidarik izango den ala ez.
Boli Kostako Gobernuak herritarrei eskatu die eskuak maiz garbitzeko ura eta xaboia erabilita. Bostekorik eta besarkadarik ez emateko ere gomendatu dute. Eliza batzuetan aholku bera ematen dute. Herritar askok gel antiseptikoa erosi dute. Artista askok ere bat egin dute prebentzio kanpainarekin.
Air France suspende sus vuelos a Freetown
La aerolínea francesa Air France anunció ayer la suspensión «temporal» de sus vuelos a Freetown, después de que así se lo pidiera el Gobierno francés ante la epidemia de ébola en Sierra Leona. La suspensión de la línea comenzará hoy, según indicó la compañía en un comunicado, en el que precisó que mantiene el vuelo diario que tiene con Guinea Conakry y con la ciudad nigeriana de Lagos, tal y como le pidió el Ejecutivo. Air France tomó esta decisión «dada la evolución de la situación» de la epidemia y ante la recomendación del Ejecutivo francés lanzada tras el Consejo de Ministros, en el que se repasó la situación del ébola en África Occidental.
Además, un experto senegalés de la Organización Mundial de la Salud (OMS) infectado por el virus del Ébola fue ingresado ayer en un hospital de Hamburgo, donde será el primer paciente tratado en Alemania, según las autoridades locales y la OMS.
El experto, especialista en epidemiología, ha sido contagiado en Sierra Leona por este virus que provoca fiebres hemorrágicas, según la OMS. El paciente senegalés ingresó en el hospital universitario de Hamburgo-Eppendorf ). GARA

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
