HAUR LITERATURA
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Nor gara? bildumako beste lau liburu kalean
«Porrotx beldurtuta», «Pirritx umore zakurra», «Marimotots pozik» eta «Pupu eta Lore triste» dute izena Nor gara? bildumaren barruan argia ikusi duten lau liburu berriek. Uxue Alberdi elgoibartarrak idatzi ditu eta Julen Tokerok egin ditu ilustratzaile lanak. Bi urtetik gorako umeei daude zuzenduta Elkar argitaletxeak kaleratu dituen liburu berri hauek. Hamasei orrialde ditu liburu bakoitzak eta 8 euroren truke eskura daitezke. Uxue Alberdik berak aurretik Batela bildumako «Zure denboraren truke» eta Nor gara? bildumako hainbat titulu idatzi ditu haur literaturaren esparruan, eta helduentzako hiru libururen egile ere bada.

Sujets du jour
El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Sujets du jour
Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

Sujets du jour
El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

Sujets du jour
El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

Sujets du jour