«It is different! It is pain!»
Gutxi izan eta amama haurdun! Halakoa da, gutxi gorabehera, gaztelerazko kaleko esaera baten itzulpena, literala literarioa baino gehiago. Zertara zetorren hau? A, bai, demonio! Gure behean den Estatuaz ari nintzen. Krisitan hamaika dituen horretan, asko eta askotarikoak, beti ere bere markapean krisien esportatzaile nagusi bihurtua, bai, zezen larru urratu usteldu horretan aitaita ere haurdun! Hola, Ebola! Kontsulta asko egin dira hango hartan egunotan, baina itxura denez erabaki gutxi hartu. Horra kontsulta eta erabakia banatzen dituen lubanarroa, hain zabal non Afrikako krokodilo guztiak aise mugitu daitezkeen, buztan zurruna eta guztiz. Esaeratan jarraituta, mezu subliminala Ebroz alde honetan diren misiolari nabigatzaileentzat.
Tira, harira! Beheko Estatu antzeko zer horrek bere hiriburuko plazetako estatua guztien eskemak apurtuak zituen ustea hedatuta zegoenean, hara! Beste eskema bat apurtua! Ez da, bada, arazoak sozializatzen hasi! Hango osasun publikoa gaitz larri batek jota dago; hau ez da berria han, badakit, baina birusa den gaitza ospitale batetik bertatik kanpora hedatu izana bai dela kolpea gero! Zorioneko Zuzenbide Estatu batean gaixoak sartzen dira ospitalera oneko ateratzeko; beheko Okerbideko horretan, ostera, sano sartuak ateratzen dira gaixo. Badakizu, it is different! It is pain! Hango balizko erabakitzaile askok «protokolo» hitza entzun eta segituan jotzen dute armairura, di-dan etiketa-jantzia, alkandora eta lepokoa hartu eta aitaren batean abiatzen dira errege-etxerantz, autobidean egurrez jantzitakoak eramaten dituzten eskafandradunekin topo egiten dutela. Medikuntza Nobel saria sikiera ez dute jasoko Ministeriokoek, baina batek daki ez ote duten Berrikuntzarena jasoko! Omen. Hamaika ikusteko gara! Amen.
Ene, ene! Ekonomiaren Saria bai merezi gero prostituzioaren mozkinak barne produktu gordinaren kalkuluetan kontuan hartzeko agindu dutenek. Hara! derrepente batean erregio batzuk zordun izatetik hartzekodun izatera pasatu dira, di-da batean. Eta ez pentsa izkina gehiago dutenak direnik, ez horixe, bulego gehiago izatea baita kontua. Estatu zer batzuetan Tribunal Prostituzionala abian jartzeko dira ere, bulegoetako izkinen banaketa, eta txartela opakuena bera ere, legez arautzeko. Omen. Amen.

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»

Una iniciativa europea contra el pacto UE-Israel busca un millón de firmas
