Oskar Laso buru dela jokatuko da Euskal Herriko buruz buruko final nagusia
Harri-zulatzaileen urteko ekitaldirik garrantzitsuenetakoa jokatuko da gaur 13.00etan, Bilboko Itsas Museoaren ondoan. Bertan Bizkaiko harri-zulatzailerik onenak neurtuko dira.
Orain arteko lehiaketak taldekakoak izaten dira, eta bakarka ikusteko aukera urtean gutxitan izaten da, kanporaketak eta finalak direnean bakarrik. Gaur izango da aukera horietako bat, eta ikuskizun oso polita ikusteko modua izango da Bilboko ibaiaren ondoan.
Jokatu diren kanporaketetako bost zulatzailerik onenak neurtuko dira gaur eguerdian. Oskar Laso, egungo txapelduna, Iban Kalabozo, Joseba Agirre, Eduardo Hidalgo eta Gontzal Rufrancos izango dira neurtuko diren zulatzaileak.
Faboritoak aipatzerakoan, Oskar Laso agertzen da zerrendan lehenengo, bera baita egungo txapelduna. Hala ere, gainerakoak ere eskarmentu handikoak dira. Eduardo Hidalgo edo Gontzal Rufrancos ere maila handikoak dira. Bostetako edozeinek lor dezake urteko txapelik preziatuena, azkenean bakarkakoak beti xarma berezia baitu.
Pasa den astean jokatu zen, bestalde, Bizkaiko taldekako finala, eta ez zen ezusterik izan, Trapagaranek lortu baitzuen txapela. Denera, 15 zulo eta 8,5 zentimetro zulatu zituen txapela jantzi zuen taldeak.
Bigarren postuan, berriz, Kabiezes sailkatu zen, 13 zulo eta 2,2 zentimetrorekin. Podiuma Las Karrerasek osatu zuen, eta hauek guztira 12 zulo eta 9,8 zentimetro zulatu zituzten. Gallarta, Errekatxo, Burdin Gazteak eta KZ atzetik geratu ziren.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda
